Euskal Herriak, nahiz eta lurralde txikia izan, klima dibertsitate handia du.
Euskal Herriko kliman eragina duten faktoreak
3 elementu nagusik dute eragina Euskal Herriko kliman:
Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna
Itsasoak tenperaturei dagokienez, badu ezaugarri garrantzitsu bat,
bere ahalmen termoerregulatzailea. Urak inertzia termiko handiagoa dauka
lurrak baino, hau da, urari gehiago kostatzen zaio berotzea baina baita
hoztea ere. Horregatik, itsasotik gertu dauden tokietan tenperaturak ez
dira izaten muturrekoak, hau da, udak zein neguak epelak direla esan
daiteke. Itsasotik urrundu ahala, ahalmen termoerregulatzaile hau
gutxitu egiten da, tenperaturak muturrekoagoak bihurtuz.

Gainera,
Euskal Herrian eta Europako mendebaldean, itsasoaren hurbiltasunak
beste faktore bat gehitzen dio ezaugarri klimatikoei: Golkoko
itsaslasterraren eragina. Itsaslaster bero hau Mexikoko golkoan sortzen
da eta Ozeano Atlantiko osoa zeharkatu ondoren Europa mendebaldeko
kostara heltzen da. Itsas korronte honek eragin oso garrantzitsua dauka
Europako mendebaldeko kliman, tenperaturak asko lehuntzen baititu.
Esaterako, Euskal Herria New Yorken latitude antzekoan dagoela esan
dezakegu, baina gure neguak New Yorkekoak baino epelagoak dira,
itsas-korronte honi ezker.
Erliebea ere faktore garrantzitsua da kliman. Honek, batez ere
prezipitazioen banaketa baldintzatzen du. Euskal Herria, lurralde
menditsua izanik faktore honek garrantzi handia du prezipitazioen
banaketan. Mendi garaienak lurraldearen erdialdean daude ekialdetik
mendebaldera, hau da, Euskal Herria bi zatitan banatzen du Kantauri
isurialdea eta mediterranear isurialdea. Honela ipar eta
ipar-mendebaldeko haizearekin prezipitazioak Kantauri isurialdean izaten
dira batez ere, hegoaldean aldiz eguraldi idorragoa eta epelagoa. Hego
eta hego-mendebaldeko haizearekin kontrako egoera izaten dugu. Fenomeno
hau Föhen efektu bezala ezagutzen da.
Erliebeak tenperaturan ere badu eragina, altuerarekin batez beste tenperaturak 0,6°C jaisten direlako 100m-ko.
Erliebe egiturek mikroklimak eratzen dituzte, haranetan esaterako behe lainoaren formazioa ahalbidetzen du.
Euskal Herria, iparraldera 42º eta 43º50' artean dago, hau da zonalde
epelean. Lurraren inklinazioak eta aurkitzen garen latitudeak urtaro
desberdinak egotea ahalbidetzen du. Neguan, eguzki izpiak zeharka
iristen dira, udan aldiz zuzenean.
Euskal Herriko klima motak
Köppen-en sailkapenaren arabera 3 klima mota eta trantsizio klimatiko eremu bat bereiztu daiteke Euskal Herrian.
Köppen-en sailkapenaren arabera, klima honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
- C: Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura
18°C eta 0°C artekoa da eta hilabete beroenekoa 10°C baino
altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehigo dira. Klima
honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira.
- f: Prezipitazioak erregularrak urte guztian zehar, beraz, ez dago aro lehorrik.
- b: Uda leunak, hau da, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura
22°C baino gutxiago da. Gainera, hileko batez besteko tenperaturak
10°C baino gehiago dira, gutxienez 4 hilabetez.
Klima horren ezaugarriak, Euskal Herrian
- Tenperatura: Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren
ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko
tenperatura 4 eta 9°C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18
eta 21°C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta
14°C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren
hurbiltasunaren araberakoa da. Izotzari dagokionez, 0°C neurtzen diren
egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago.
Barnealdeko haranetan eta batez ere Sakanan eta toki hozpelenetan 50
egun baino gehiago ere izaten dituzte (esaterako Altsasuk 52 egun).
 |
Klima ozeanikoa Euskal Herrian |
- Prezipitazioa: Parametro honen ezaugarri nagusia bere
erregulartasuna da. Urtaro guztietan izaten dira prezipitazioak, eta
ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko
lurraldeetan 1000 mm-tik gora prezipitazio izaten dira urtean. Toki
batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako Nafarroa
eta Gipuzkoa arteko mugan. Zonalde hau da Euskal Herriko ingurune
hezeena eta Artikutzan esaterako urtean batez beste 2500 mm prezipitazio
batzen dira.
- Berezitasun Klimatikoa: Enbata: Bizkaiko Golkoko
kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta
gogorrari deitzen zaio. Haize mota hau bereziki udaberri eta udazken
bitartean sortzen da.
Euskal
Herrian, klima mota hori kantauriar isurialde osoan izaten da, bai eta
Nafarroako Sakanan ere. Adibidez, Altsasun eta Biarritzen:
Altsasuko (522m) taula klimatikoa
1921-2004 |
Urt. |
Ots. |
Mar. |
Api. |
Mai. |
Eka. |
Uzt. |
Abu. |
Ira. |
Urr. |
Aza. |
Abe. |
Urtea |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) |
7.9 |
9.6 |
12.6 |
14.5 |
18.4 |
22.2 |
24.9 |
25.3 |
22.2 |
17.1 |
11.6 |
8.4 |
16.2 |
Batez besteko tenperatura (°C) |
4.6 |
5.6 |
7.9 |
9.6 |
13.0 |
16.4 |
18.7 |
19.0 |
16.4 |
12.5 |
7.8 |
5.2 |
11.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) |
1.2 |
1.6 |
3.3 |
4.7 |
7.5 |
10.6 |
12.5 |
12.8 |
10.6 |
7.9 |
3.9 |
2.1 |
6.6 |
Prezipitazio kopurua (mm) |
151.0 |
126.0 |
123.8 |
125.9 |
108.9 |
68.7 |
42.7 |
45.2 |
78.0 |
126.9 |
154.4 |
165.5 |
1317.0 |
Biarritzeko (69m) taula klimatikoa
1961-1990 |
Urt. |
Ots. |
Mar. |
Api. |
Mai. |
Eka. |
Uzt. |
Abu. |
Ira. |
Urr. |
Aza. |
Abe. |
Urtea |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) |
11,6 |
12,6 |
13,8 |
15,3 |
18,3 |
20,9 |
23,5 |
23,7 |
22,9 |
19,7 |
14,7 |
12,0 |
17,4 |
Batez besteko tenperatura (°C) |
8,1 |
9,0 |
10,0 |
11,7 |
14,6 |
17,3 |
19,8 |
19,9 |
18,6 |
15,6 |
11,0 |
8,5 |
13,7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) |
4,5 |
5,3 |
6,1 |
8,2 |
10,9 |
13,7 |
16,0 |
16,1 |
14,3 |
11,5 |
7,3 |
5,1 |
9,9 |
Prezipitazio kopurua (mm) |
143,2 |
122,7 |
121,7 |
132,9 |
121,0 |
90,9 |
65,1 |
102,3 |
124,6 |
135,7 |
174,2 |
148,7 |
1 482,9 |
Mediterranear klima (Csa)
Köppen-en sailkapenaren arabera, klima honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
- C: Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura
18°C eta 0°C artekoa da, eta hilabete beroenekoa 10°C baino
altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehiago dira. Klima
honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira.
- s: Uda lehorra da. Prezipitazio urritasuna nahiko argia da, eta
tenperatura altuenen aroan izaten da. Urtaro euritsuenak ez du zertan
neguak izan behar.
- a: Subtropikala. Uda beroa da eta hilabete beroeneko batez besteko
tenperaturak 22°C-ko tenperatura gainditzen du. Gainera, hilabeteko
batez besteko tenperaturak 10°C baino altuagoak dira gutxienez 4
hilabetez.
Klima horren ezaugarriak, Euskal Herrian
- Tenperatura: Euskal Herrian tenperatura anplitude handiena
izaten den zonaldea da, hau da, neguak nahiko hotzak izaten dira, batez
beste 5°C hil hotzenean; udak, aldiz, Euskal Herriko beroenak dira,
hilabete beroeneko tenperaturak 22°C baino altuagoak izanik. Urteko
batez besteko tenperatura 13-14°C inguru da. Izotz egunak nahiko
arruntak dira azarotik martxora, eta batez beste 20-40 izotz egun izaten
dira urtean.
 |
Klima mediterraniarra Euskal Herrian
|
- Prezipitazioak: Euskal Herriko ingurunerik lehorrena da eta
uda lehorra izaten dute. Urtaro hezeenak udaberria eta udazkena dira eta
lehorrenak negua eta uda. Bereziki uda, tenperatura altuen eta
prezipitazio eskasiaren eraginez lehortasuna areagotzen baita. Batez
beste 400 mm prezipitazio izaten dira urtean.
- Berezitasun klimatikoa: Ziertzo: Ebroko haranean izaten den ipar-mendebaldeko haize fresko bortitz bat da.
Euskal
Herrian, klima mota hori Ebro isurialdearen hegoaldean izaten da, hau
da, Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan. Adibidez, Sartagudan:
Sartagudako (311m) taula klimatikoa
1920-2004 |
Urt. |
Ots. |
Mar. |
Api. |
Mai. |
Eka. |
Uzt. |
Abu. |
Ira. |
Urr. |
Aza. |
Abe. |
Urtea |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) |
9.3 |
11.8 |
15.4 |
17.8 |
22.0 |
26.3 |
29.5 |
28.9 |
24.9 |
19.3 |
13.3 |
9.6 |
19.0 |
Batez besteko tenperatura (°C) |
5.5 |
7.0 |
9.9 |
12.2 |
15.9 |
19.8 |
22.4 |
22.1 |
18.8 |
14.1 |
8.9 |
6.1 |
13.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) |
1.6 |
2.2 |
4.3 |
6.6 |
9.8 |
13.2 |
15.3 |
15.3 |
12.7 |
8.9 |
4.6 |
2.6 |
8.1 |
Prezipitazio kopurua (mm) |
34.0 |
27.9 |
33.7 |
46.7 |
56.0 |
49.9 |
28.0 |
27.4 |
43.7 |
41.6 |
48.3 |
39.4 |
476.5 |
Euskal Herrian 1200m-tik gorako tokietan klima hau aurkitzen dugu. Köppen-en sailkapenaren arabera klima epel-hotza da.
- D: Epel-hotza. Hilabete hotzeneko tenperatura 0°C baino baxuagoa
da eta beroenekoa 10°C baino altuagoa. Prezipitazioak lurrundutakoa
baino gehiago dira.
- f: Prezipitazioak erregularrak urte guztian zehar, beraz, ez dago aro lehorrik.
- b: Uda leunak, hau da, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura
22°C baino baxuagoa da. Gainera, hileko batez besteko tenperaturak
10°C baino altuagoak dira gutxienez 4 hilabetez.
Adibidez, Orreagan:
Orreagako (963m) taula klimatikoa
1974-1996 |
Urt. |
Ots. |
Mar. |
Api. |
Mai. |
Eka. |
Uzt. |
Abu. |
Ira. |
Urr. |
Aza. |
Abe. |
Urtea |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) |
5.0 |
6.5 |
9.2 |
10.8 |
15.4 |
19.1 |
22.1 |
22.0 |
18.9 |
13.8 |
8.8 |
6.0 |
13.1 |
Batez besteko tenperatura (°C) |
1.8 |
2.8 |
4.9 |
6.3 |
10.3 |
13.8 |
16.7 |
16.7 |
13.9 |
9.7 |
5.4 |
2.9 |
8.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) |
(-)1.5 |
-0.9 |
0.7 |
1.7 |
5.2 |
8.5 |
11.2 |
11.4 |
9.0 |
5.7 |
1.9 |
-0.2 |
4.4 |
Prezipitazio kopurua (mm) |
267.2 |
241.9 |
221.5 |
243.9 |
183.0 |
96.7 |
83.7 |
93.3 |
112.5 |
200.0 |
244.3 |
248.9 |
597.8 |
 |
Mendialdeko klima Euskal Herrian |
Klima horren ezaugarriak, Euskal Herrian
- Tenperatura: Klima hotzena da guztietan. Urteko batez besteko
tenperatura 7-9°C ingurukoa da. Neguan, batez besteko tenperatura
0°C-tik behera izaten da, eta udan 15-18°C inguruan. Izotz egunak
ere ugariak izaten dira, 100 egunetik gora toki askotan.
- Prezipitazioak: Prezipitazioak ere ugariak dira. 1300-1700 mm
prezipitazio jasotzen dira batez beste urtean, horietako asko gainera
elur bezala neguan, batez beste 20 egun baino gehiagotan. Ez dago urtaro
lehorrik, nahiz eta udan prezipitazioak urriagoak izan.
Euskal
Herrian, batez ere Pirinio aldean dugu mendialdeko klima. Baita ere,
bigarren mailako mendilerro batzuetan, hala nola, Aizkorrin, Gorbeian,
Urkiolan, Urbasa-Andan, Aralarren, Kantauriar mendilerroan eta
abarretan.
Trantsizio klima (Cfb eta Csa artekoa)
 |
Trantsizio klima Euskal Herrian |
Klima hau Cfb eta Csa artean izaten da. Iparraldetik hegoaldera egin
ahala, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak
muturrekoagoak, hau da uda beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren
ahalmen termoerregulatzailearen eragina txikiagoa delako. Arabako
lurralde gehienak eta Nafarroako erdialdeak dute klima hori. Adibidez, Gasteizen:
Gasteizko (513m) taula klimatikoa
1973-2000 |
Urt. |
Ots. |
Mar. |
Api. |
Mai. |
Eka. |
Uzt. |
Abu. |
Ira. |
Urr. |
Aza. |
Abe. |
Urtea |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) |
8.3 |
10.5 |
13.3 |
14.5 |
18.7 |
22.0 |
25.3 |
25.7 |
23.2 |
17.5 |
12.1 |
9.0 |
16.8 |
Batez besteko tenperatura (°C) |
4.7 |
5.9 |
9.2 |
12.2 |
12.9 |
15.9 |
18.7 |
19.1 |
16.6 |
12.4 |
7.9 |
5.6 |
11.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) |
1.0 |
1.4 |
2.4 |
3.9 |
7.1 |
9.8 |
12.1 |
12.5 |
10.1 |
7.2 |
3.6 |
2.2 |
6.1 |
Prezipitazio kopurua (mm) |
76 |
65 |
61 |
86 |
70 |
51 |
43 |
45 |
42 |
74 |
89 |
80 |
779 |
Orrialdearen esteka:
http://klimaeh.blogspot.com.es/p/euskal-herriko-klima.html