2012/11/04

Urria 2012: Tenperatura aldetik normala eta oso hezea ekialdean

 Tenperaturak:

Urria, tenperaturei dagokienez parametro normalen barruan sartu daitekela esan genezake. Ezohiko datu bakarra erreferentzietako behalekuetan Bermeoko Almike auzoko behatokiak eman digu, bataz-bestekoa baino +1,4ºC. Gainerako behatoki guztiak -1ºC - +1ºC tartean mantendu dira.

Tenperaturak (ºC) 2012ko Urrian
Tenperaturak (ºC) 2012ko Urrian
  
Estazioa Altitudea (m) Tenperatura (ºC) Bataz bestekoa Diferentzia
Aralar 1344 8,4 8 0,4
Bergara 195 14,5 14,3 0,2
Bermeo 106 18,2 16,8 1,4
Biarritz 25 15,9 15,5 0,4
Bilbo 3 17,2 17,2 0
Doneztebe 125 14 13,3 0,7
Erremendia 1047 9,4 9,9 -0,5
Etxarri-Aranatz 505 12,4 13 -0,6
Ezpeleta 77 15,5 15,6 -0,1
Gasteiz 546 14,4 13,9 0,5
Iruñea 450 14 13,3 0,7
Kodesko Agilar 736 11,9 12,5 -0,6
Tutera 314 14,4 14,8 -0,4

Prezipitazioak

Prezipitazio aldetik, ekialdean oso hezea izan da hilabetea, mendebaldean aldiz, jasotako prezipitazio kopurua balore normalen barruan sartu da. Ekialdean, leku batzutan normalean batzen den prezipitazioaren hirukoitza jaso da. Hilaren 19an, alerta gorria zegoen ezarria Nafarroan eurijasegatik eta aurreikuspenak bete egin ziren. 143mm neurtu ziren Esako behatokian eta uholdeak egon ziren Nafarroako pirinio inguruan.

Prezipitazioak (mm) 2012ko Urrian
Prezipitazioak (mm) 2012ko Urrian
 
Estazioa Altitudea (m) Prezipitazioa (mm) Bataz bestekoa Diferentzia
Aralar 1344 223,9 109,1 205,22%
Bergara 195 164,3 119,6 137,37%
Bermeo 106 122,6 122 100,49%
Biarritz 25 198,8 135,7 146,50%
Bilbo 3 87,7 83,7 104,78%
Doneztebe 125 308,4 119,5 258,08%
Erremendia 1047 316,7 115,4 274,44%
Etxarri-Aranatz 505 177,3 115,4 153,64%
Ezpeleta 77 214,6 109,8 195,45%
Gasteiz 546 59,7 57,2 104,37%
Iruñea 450 161,1 77,3 208,41%
Kodesko Agilar 736 114,8 73,1 157,05%
Tutera 314 166 39,9 416,04%

 Urriko errekor meteorologikoak

2012ko Urriko errekor meteorologikoak
2012ko Urriko errekor meteorologikoak
ParametroaEstazioaKopuruaData
Prezipitazio gehien (mm)Esa331
Prezipitazio gehien 24h (mm)Esa14319/10/2012
Prezipitazio gutxien (mm)Subijana57,2
Tenperatura altuena (ºC)Subijana35,708/10/2012
Tenperatura baxuena (ºC)Erremendia-7,429/10/2012

Informazio iturria: Euskalmet, Nafarroako meteorologia eta klimatologia, Infoclimat, Meteo Espelette
























No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iruzkina...